Wesnoth-eko Borroka 1.0 Argitalpen Oharrak

Internet. 2005-eko Urriak 2. Wesnoth-eko Borrokaren taldea irudipen gaia eta rol elementuak dituen "Wesnoth-eko Borroka" txandakako estrategia joku librearen 1.0 bertsioa argitaratzeaz harro dago. Jokua Windows, Mac OS X, eta hainbat GNU/Linux banaketarako jeistsi daiteke


Jokua

Wesnoth-eko Borroka joku libre arrakastadun bakarretako bat da. Garapenaren oinarria bere egileentzako ahalik eta joku dibertigarri eta entretenigarriena egitea izan da -- beste batzuk egileen iritzi berekoak izatearen itxaropenarekin -- ahalik eta merkatu handiena lortzea baino. Planteamendu honek joku berezi bat lortzeko ingurumena sortu du, guztien atseginerako ez den jokua, baina batzuk jolasten ehundaka orduak igarotzeko bezainbeste maitatzera heltzeko bai.

Battle for Wesnoth

Wesnoth-eko Borrokak jokatzeko era sinple eta dibertigarria du, ikasteko erreza baina sakontasun nabariarekin. Joku bakarreko esperientziak jokuarekin paketatutako lau kanpaina ditu barne, eta denak harrapatzen zaituzten istorioekin eta IA indartsuekin.

Wesnoth-eko Borrokak kanpaina egile erkidego sutsua dauka, gehigarri egin duena, jokotik bertatik jeitsi eta instala daitezkeen hamaika kanpaina garatu dituena. Kanpaina egile eta jokaleku diseinatzaile izan nahi dutenak erraz gehitu dezakete beraien kanpaina propioak Wesnoth-eko mapa editorearekin eta gidoietan oinarritutako Wesnoth-eko motorearen malgutasunarekin.

Jende anitzekin jolasteko aukera ez da ahaztu, eta bai ordenagailu berberan bai sare lokalean lagunekin jokatzeko aukera dago, hala nola Interneteko joku anitzeko zerbitzarietan non jokalariek jokatzeko lagunak eta etsaiak aurki ditzakete.

Wesnoth-eko Borroka 1.0-ren ibilbidea luzea izan da, 2003-ko Ekainak 18an David White garatzaileak lehen garapen bertsio 0.1 argitaratu zuenetik. 1.0 argitalpenak ez dauka soilik kodea, jokalekuak, irudiak eta musika, baita David eta hamaika laguntzaileen denbora, esfortsua eta talentua ere. Battle for Wesnoth-eko garatzaile taldeak espero du Wesnoth beste iturri irekiko jokuen garatzailegaientzako arrakasta adibide izatea.

Internazionalizazioa

Wesnoth-eko Borroka internazionalizazio lan indartsuaren ondorioak dakar ere: aukera ezazu angelera edo beste 17 itzulpenetatik bat, 1400 milioi pertsona baino gehiago jokua bere ama hizkuntzan jokatzeko aukera ematen. Edo, nahiago baduzu, azken lehiarekin ausartu eta jokua Latinaz frogatu. Battle for Wesnoth 1.0-rekin Afrikaans, Katalan, Txekiera, Nederlandera, Ingelesa (Amerika), Ingelesa (Britaniarra), Finlandiera, Frantses, Alemaniera, Hungariera, Italiera, Japoniera, Latin, Errusiera, Eslovakiera, Gaztelania, Suediera, eta Turkiera hizkuntza paketeak datoz.

Beste hainbat hizkuntza bukatzear daude: lagunduiguzu itzulpen bukatugabeak hurrengo argitalpenetarako bukatzen.

Jeitsi

Wesnoth-eko Borroka GNU Publikoaren Lizentzia Orokorraren (GPL) menpe zabaltzen da. Iturri kodea wesnoth.org-etik eskuragarri dago non hainbat sistema eragile ezberdinetan iturritik eraikitzeko jarraibideak ere aurki ditzakezu. Sistema eragile ezagunenentzat prestatutako paketeak ere daude eskuragarri.

Jeitsiei buruzko informazio eguneratua jeitsiera orrian eskura dezakezu.

Jokuaren aurreko bertsioren bat jeitsi baduzu soilik xdelta fitxategiak jeistean interesatua egon zaitezke.

Informazio Gehiago